2015(e)ko urriaren 30(a), ostirala

HIZTEGIA ABERASTEN - 4. ASTEA

PASILLOKO LEHIAKETA
GURE HIZTEGIA ABERASTEN



4. astea



·                    Dagoen ugaztunik txikiena omen da.
·                    Xagua ematen du, baina ez da. Begira muturtxo horri.

·                    Jatun handia da. Bizpahiru orduz behin, otordua egiten omen du.

Bitxia, ezta?

Nola esaten diogu honi euskaraz?


2015(e)ko urriaren 29(a), osteguna

3. ASTEA: ERANTZUNA

3. ASTEA: ERANTZUNA


marigorringoa
amona mantangorria
katalingorria

ladybug           (ingelesa)
mariquita         (gaztelera)
coccinelle        (frantsesa)

2015(e)ko urriaren 23(a), ostirala

HIZTEGIA ABERASTEN - 3. ASTEA

PASILLOKO LEHIAKETA
GURE HIZTEGIA ABERASTEN



3. astea



·                    Txikia da: 5-8 mm-ko tamainakoa.
·                    Kolore bizi hori dela-eta, txori asko ez dira hauek jaten ausartzen.
·                    Gure landareen zorriak eta beste zomorrotxoak jaten ditu.

Ongi etorria emaiozu zure lorontzietan ikusten baduzu! 


Nola esaten diogu honi euskaraz?

2015(e)ko urriaren 22(a), osteguna

2. ASTEA: ERANTZUNA

2. ASTEA: ERANTZUNA


arkanbelea

stag beetle           (ingelesa)
ciervo volante      (gaztelera)
cerf-volant           (frantsesa)

2015(e)ko urriaren 16(a), ostirala

HIZTEGIA ABERASTEN - 2. ASTEA


PASILLOKO LEHIAKETA

GURE HIZTEGIA ABERASTEN


2. astea




·                    Europako kakalardorik handiena omen da.
·                    Arrak 3-9 cm-ko tamaina har dezake.
·                    Harizti eta artadietan bizi da.

Horregatik ikusten ditugu gero eta gutxiagotan!


Nola esaten diogu honi euskaraz?

2015(e)ko urriaren 15(a), osteguna

1. ASTEA: ERANTZUNA


izaina

leech           (ingelesa)
sanguijuela (gaztelera)
sangsue      (frantsesa)

2015(e)ko urriaren 9(a), ostirala

HIZTEGIA ABERASTEN - 1. ASTEA

PASILLOKO LEHIAKETA
GURE HIZTEGIA ABERASTEN




1. astea


              

    Hogei urtetik gora bizi daiteke.
    Erreketan eta ur garbietan bizi da.
    Gizaki eta beste ugaztunen odola zurrupatzen du.

Noski! Ez da banpiroa!

Nola esaten diogu honi euskaraz?

2015(e)ko urriaren 6(a), asteartea

HIZTEGIA ABERASTEN - 0. ASTEA




PASILLOKO LEHIAKETA

GURE HIZTEGIA ABERASTEN




Animalia txiki asko dago gure inguruan. Baina denak ez dira “bitxoak” edo “piztiatxoak”. Bakoitzak bere izena du euskaraz ere eta izen horren bila gabiltza.

Horiek ikasteko jartzen dugu martxan lehiaketa hau:

  • ·         asteko “bitxoa” aurkeztuko dizuegu ostiralero.

  • ·         bota itzazue zuen erantzun-paperak pasilloan jarriko dugun kutxatilan hurrengo asteko osteguna baino lehen.

  • ·         zuen euskara aberastea izango da saririk handiena, baina besterik ere izango da Euskara Egunean parte-hartzaileentzat.

  • ·         laguntza eskatu etxekoei. Galdetu aitona-amonei, osaba-izebei, herriko txistulariari… Taulan jarriko dugun irudi bera jarriko dugu lehiaketa honetako blogean:  aralarbhipaslehi.blogspot.com (etxekoek ere ikus dezaten).

  • ·         behin jakinda erantzuna zein den, idatzi honako datuak folio erdian, tolestu eta kutxatilara!