2015(e)ko urriakren 6(a), asteartea

HIZTEGIA ABERASTEN - 0. ASTEA




PASILLOKO LEHIAKETA

GURE HIZTEGIA ABERASTEN




Animalia txiki asko dago gure inguruan. Baina denak ez dira “bitxoak” edo “piztiatxoak”. Bakoitzak bere izena du euskaraz ere eta izen horren bila gabiltza.

Horiek ikasteko jartzen dugu martxan lehiaketa hau:

  • ·         asteko “bitxoa” aurkeztuko dizuegu ostiralero.

  • ·         bota itzazue zuen erantzun-paperak pasilloan jarriko dugun kutxatilan hurrengo asteko osteguna baino lehen.

  • ·         zuen euskara aberastea izango da saririk handiena, baina besterik ere izango da Euskara Egunean parte-hartzaileentzat.

  • ·         laguntza eskatu etxekoei. Galdetu aitona-amonei, osaba-izebei, herriko txistulariari… Taulan jarriko dugun irudi bera jarriko dugu lehiaketa honetako blogean:  aralarbhipaslehi.blogspot.com (etxekoek ere ikus dezaten).

  • ·         behin jakinda erantzuna zein den, idatzi honako datuak folio erdian, tolestu eta kutxatilara!